argia.eus
INPRIMATU
EHUren euskara plana
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko ekainaren 17a
Errektoreak, Juan Ignacio Perez Iglesiasek, Euskararen Plan Gidaria aurkeztu berri du. Helburu nagusia euskara eguneroko lan tresna bihurtzea da. Helburu zehatzagoak hauek: 2012. urterako irakasleen %43 elebidunak izatea, bi ikasturte barru graduko ikasgai guztiak euskaraz eskaintzea eta Administrazio eta Zerbitzuetako jendaurreko langile guztiak euskaldunak izatea. Juan Ignacio Perez Iglesiasen esanetan, helburu guztiak betetzeko modukoak dira.