argia.eus
INPRIMATU
D eredu eske Ezkaba eskola
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko ekainaren 17a
Antsoaingo Ezkaba ikastetxean A eta D ereduan diharduten haurren gurasoek 80 sinadura aurkeztu dituzte Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailean. Gurasoek Iruñeko Txantrea auzoko Doña Mayor de Navarra ikastetxean D eredua jartzea eta Antsoainen A eta D ereduak eskainiko dituen beste eskola bat irekitzea eskatu dute. Hezkuntza Sailak eskola berria Txantrea auzoan irekitzea erabaki du eta A eta D ereduak eskaini ordez, A eta British deiturikoa izango ditu.