argia.eus
INPRIMATU
Miren González Goikoetxearen bidaiak eta artelanak
  • Miren Gonzalez ::Biraka

    Arteleku

    orrialdeak ::48 + CDa

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 17a
'Biraka'
Sri Lankako Mirissan 2005eko abenduaren 19an egindako egonaldiarekin ematen dio hasiera Miren González Goikoetxeak Biraka. Historias sobre Historias liburuxka eta CDari. Egileak berak egindako argazki eta margolan ugariz horniturik dator ahalegina. India, Argentina, Thailandia, Brasil... dira bisitatu dituen herrialdetatik batzuk, eta haietan ikustea egokitu zaiona, eta, bereziki, bertakoekin eta bere ondoan izandakoekin bizi izan dituenak azaltzen ditu bere idazlanean, gaztelaniaz batzuk, euskaraz beste zenbait.