Geoffrey K. Pullum hizkuntzalariak gipuzkoaeuskara.net-en (Language Log web gunean jatorrizkoa) esanak: “Australiako Indigenen Gaietarako ministro Mal Brough-ek adierazi zuenez maiatzaren 24an, Australiako gobernua “plan bat antolatzen ari da guraso aborigenei gizarte laguntzak murrizteko, era horretan haurrak eskolara bidali eta ingelesa ikastera beharturik egon daitezen”. Australiako jatorrizko hizkuntza miresgarriak lehendik ere arrisku bizian eta kinka larrian egongo ez balira bezala. Brough kezkaturik dago eskualde bakartuetan aborigen batzuk “soilik beren hizkuntzaz mintzatzeko gai direlako, askotan 200, 300 edo 400 lagunek besterik ez dakiten hizkuntzan”. Hau da: hizkuntza horiek muga-mugan daude, bidean aurrera egin ahal izateko hiztun kopuru gutxienekoa galtzeko zorian. Beraz, asmoa da jende horri gizarte laguntzak kentzea gehiengo menderatzailearen hizkuntza ez ikasteagatik. Australia ez ote da inoiz aldatuko?”.