Asterix gehiago. René Goscinny hil zenetik 30 urte bete direnean eta Albert Uderzok 80 urte bete dituenean, bere lankide eta alaba Sylviek zera esan berri du: “Asterixen album berri bat egin nahi du; ez dakit noiz, baina laster izango da”.
2006an Le ciel lui tombe sur la tête kaleratu zen, orain arte bildumaren azken alea. Uderzoren asmoak betetzen badira, hurrengoa Asterixen 34. abentura izango da.
Sylvie Uderzok Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan baieztatu du berria. Azokan bertan Uderzoren omenezko albuma aurkeztu zuten. Bertan, 30 komikilarik –besteak beste, Forges, Midam edo Bouck– Asterixen eta bere egilearen inguruko lanak bildu dituzte. Liburukiak 60 orrialde ditu eta Lucky Luke edo Spirou pertsoanaia ezagunen sartu-irtenak topa daitezke.