argia.eus
INPRIMATU
Gurasoei ez erakusteko moduko nerabeentzako kontakizuna
  • Josetxo Orueta ::Pol eta Val

    Pamiela

    orrialdeak ::74

    prezioa ::8.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Pol eta Val'
Egileak berak ematen die aholkua Pol eta Val lanaren irakurle izan daitezkeen nerabeei: “Kontuz: ez erakutsi liburu hau gurasoei”. Arrazoia? Lana, politikoki ez zuzentzat jo daitekeela, hara! Baina norberaren bizi behartasun gorriak umore pixka batez ikusteko dohaina duen edonork gustura irakurriko ditu 13 urteko gaztetxo narratzailearen aitortzak. Bera, mutiko normala da, osasuntsua: denetik jaten du (gustatuz gero), sarri-sarri aritzen da kirolean eta masturbazioan, eta alkoholik sekula ez du edaten, merkea ez bada.