argia.eus
INPRIMATU
Kalean egindako antzerkiaz
  • Pasqual Mas ::La calle del teatro

    Hiru

    orrialdeak ::164

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 10
'La calle del  teatro'
Hiru argitaletxeak kaleratu du Pasqual Masen La calle del teatro. Claves para entender el teatro de calle actual liburua. Kalean egindako antzerkiaren gainean Alfonso Sastrek egindako gogoetekin osatua dago. Liburuak 1999tik 2004ra bitartean Fiestacultura antzerki aldizkarirako egindako elkarrizketa sakonak jasotzen ditu. Egungo antzerkigintzan lan nabarmena egin duten pertsonak dira Pasqual Masen hizketa lagunak. Erantzuleen artean Comediants, La Fura del Baus eta Xarxa Teatre taldetako zuzendariak, Primer Acto aldizkari ospetsuko zuzendari José Monleón, kale antzerkiaren erakusketa onenetakotzat jo ohi den Fira de Teatre al carrer de Tàrregako zuzendaria, eta Salvador Távora, La Cuadra de Sevilla taldeko alma mater-a daude.