Berezko hezkuntza sistemaren beharraz

  • M. Jaione Apalategi ::Ikastetxeen egitura intelektuala

    Utriusque Vasconiae

    orrialdeak ::306

    prezioa ::38€

'Ikastetxeen egitura intelektuala'
Euskal Herriak ez du berezko hezkuntza-sistemarik, eta bere lurraldeetan diharduten Frantzia eta Espainiako sistemek ez dute bere historiaren jatorria eta garapena ziurtatzen. Horretaz oharturik ekin zion M. Jaione Apalategi Begiristainek duela 12 urte aurkeztu zuen Eskola-erakuntza eta hololinguistika doktorego-ikerketari. Ordutik hona hezkuntza eta ikastetxearen inguruan asko egin dela ontzat emanik ere, bere tesiak proposatzen zuen egitura intelektual bat altxatzearen beharrak bere horretan jarraitzen duela irizten dionez, alegia, euskal hezkuntzak oraindik orain behar duen jitea egituratzea ez dela bete, tesi hura jasotzen duen Ikastetxeen egitura intelektuala liburua plazaratzea erabaki du M. Jaione Apalategik Utriusque Vasconiae argitaletxearen bidez. Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortuz geroztik, Psikologia eta Pedagogia sailean Didaktika eta Eskola-Antolakuntza ezagutza arloko irakaslea da egilea. Hezkuntza-erakuntzaren teoria eta praktika ikertu eta irakasten ditu. Eta hezkuntza egitatea nola gauzatzen den ikastetxearen makro eta mikro antolaketan da bere ikergaia, hezkuntza-erakundeen eremu erreala, legala eta zientifikoa aztertuz.
M. Jaione Apalategi
«Ikastetxe sarearen berrantolaketa proposatu dut»

Laburbildu al zenezake zure lanaren mamia?


Erakuntza-Hezkuntza-Hizkuntza teoriak aztergai hartu ditut, Euskal Herriko ikastetxe sare osoan, herri-eskolak edo publikoak zein jabedun-eskolak edo pribatuak duten eragina ikertzeko. Eta horren ondorioz, sare osoaren berrantolaketa berri bat proposatu dut. Lana, funtsean 1994ko abenduaren 13an Euskal Herriko Unibertsitatean euskaraz egin eta aurkeztu nuen doktore-tesia da.

Orain argitaratzearen arrazoia?


Beno, ordutik hona, euskal hezkuntza formalaren inguruan asko egin da, baina hezkuntza-eragile mota guztien artean eraikitzen ari den errealitatean, oraindik ere, hutsune bat antzematen dut: euskal lurraldean jardun duten ikastetxeen izatea eta balioa eguneratzeko ikuspegi intelektual baten beharra. Hezkuntza adituen zeregina litzateke ikuspegi hau gauzatzea eta beste eragileei ezagutzera ematea. Haatik, adituen lan hau burutzeko Eskola-erakuntza zientziaren laguntza ezinbestekoa da.

Zer erakusten du zientzia horrek?


Eskola-erakuntza zientziak, ikastetxea ikertzeko beharrezkoak diren oinarri teorikoak eta praktikoak antolatzen erakusten digu, bere bidez garaian garaiko eta tokian tokiko egitura intelektuala altxatzen lagunduz. Zientzia honek, nire ikerketak dituen hiru zatietan, ikastetxeen printzipio, lege eta sinesmenen arteko harremanak eta lehentasunak nolakoak izan daitezkeen atzematen laguntzen digu, beharrezkoa dugun egitura intelektuala eraikitzen; eta behin hau lortuz gero, nahi dugun ikastetxearen dimentsioa nolakoa den jakitea lor dezakegu.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude