argia.eus
INPRIMATU
Elkartasun Eguna Arrasaten
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko ekainaren 10a
Portaloira Topaguneak antolatuta, Elkartasun Eguna ospatuko da Arrasaten hilaren 9an. Goiz partean, umeentzako jolasak, koadrilen arteko herri kirolak eta herri bazkaria izango dira. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera berriz, Deba ibarreko hogei musika talderen kontzertuak izango dira entzungai beste hainbat tabernatan. Gaueko 22:00etan, Orcresta Nacionalak –Elektrotuna ohiak– alaitutako kalejira amaitu ostean, Des-kontrol eta Never Surrender arrasatearren, Frontkick alemaniarren eta The Business britainiarren punk-oi kontzertua izango da Monterronen.