Aspirina berria botikara iritsi da

  • Alemanian eta Finlandian merkaturatu ondoren, iritsi da gure botiketara ere Aspirina “berria”. Kolorea mantentzen du, baina ez da jadanik biribila, ahoan disolbatzen da eta gainera laranja eta kola freskagarrien zaporea dauka. Bere erosotasunagatik eta ekintza mekanismo bizkorrari esker Bayer etxeko aurreikuspenen arabera, hamar urte barru saltzen diren aspirina guztien laurdena molde berrikoak izango dira.
Hamar urte joan dira Aspirina berriaren garapena hasi zenetik, eta sei urte erregistratu zutenetik. Hara hor produktuaren ezaugarriak: batetik, ekintza bizkorragoa du; bestetik, ez dauka uraren beharrik hartzeko; eta, azkenik, laranja zein kola zaporearekin agertu da, guztiok errazago eta erosoago hartu ahal izan dezagun.

Bere ekintzari dagokionez, aurkezpen berria konprimitu (edo pastilla) moduan agertzen diren beste analgesiko batzuk baino %35 bizkorragoa da. Aspirina granulatua, apur bat eferbeszentea denez, listuarekin harremanetan jarri bezain laster, lehengai aktiboa berehala askatu eta azido azetilsalizilikoa xurgatu egiten da, odolean kontzentrazio eraginkorrak lehenago lortuz. Horregatik, azkarrago, bizkorrago lortzen ditu bere eraginak.

Aspirina da Espainian errezetarik gabe saltzen diren analgesikoen artean arrakastatsuena, alde handiarekin gainera. Eta botika berriarekin, Aspirinak merkatu-kuota irabaziko duela espero dute adituek. Newcastle-ko (Erresuma Batua) Unibertsitateko ikertzaileek FASEB aldizkarian argitaratu dutenez, Aspirina tumoreen garapena eragiten duten odol hodi gutxiago sortu daitezen lagungarri da. Aurkikuntza horrek minbiziaren kontrako ikerketan lerro berri bat zabaltzen du, itxaropen handia eskaintzen duen bidea.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude