argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 03a

Iratxe Esnaolak El Paísen: «Terapia hitza erabiltzean, ziurtzat ematen dugu gaixotasuna. Idaztea terapia izan daiteke, baina baita ihesbidea ere. Terapeutikoa da, barruko zikinei forma ematean, begien aurrera irteten direlako ikusi nahi ez diren gauzak. Eta ihesbidea da, sentimenduak fikzionatzean, beste bati txertatzen dizkiozulako, sentimendu horiek pertsonaiarenak direla sinesteraino».

 

Ricardo Ugartek Noticias de Gipuzkoan: «Herrialde honetan, burdinarekin lan egin eta habeak eraikitzea dela serioa daukagu sartuta subkontziente kolektiboan. Kulturaren mundua beti izan da susmagarria. Gure obrari buruzko ikerketa handiak kanpoko autoreek egin dituzte. Hemen, kanpoan hainbat aitorpen jaso ostean ohartu ziren euskal artisten kalitateaz. Baina guztiz asumituta dugu».