argia.eus
INPRIMATU
Poesia, bizitza eta heriotzaren mugan
  • Aritz Gorrotxategi ::Zaldi hustuak

    Erein

    Orrialdeak ::80

    prezioa ::8.90€

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 03a
'Zaldi hustuak'
Aritz Gorrotxategik osatutako poema bilduma berriak Zaldi hustuak du izena. Olerki sortaren ardatza bizitzaren amaieran, Heriok dei egingo digula ikusten hasi arteko uneetan, kokatzen da. Virgilioren sinbologian gerra irudikatzen duen Troyako zaldiak ematen dio hasiera poetaren ibilbideari, Trajedia ehuntzen abilena izandako Homero gogoratuz eta bere barnean ondo arakatuz, kanpoan zer gerta daitekeen ikusteko abilezia duen itsuari bidea zabaldu aurretik. Eta zer da Itaka, galdetuko dio bere buruari Gorrotxategik, honako beste galdera honekin erantzuteko: Etxean utzitako laztanak,/eman gabe geratu direnak,/eta berdin absentzian irudikatuak,/ guztiak/ banan-banan berreskuratzea/ apenas hitzik esan gabe,/ atzo bertan etxetik/ irten bazina bezala?