Bizkarrean pilota partidu asko daramatzan bola biribil saiatu bati laguntzeko aukera eskaintzen die Antton Kazabonek zortzi urtetik aurrerako neska-mutikoei, Ttantto izenburuko liburuxkan. Eskuzko pilota da, dagoeneko zaharkitu samarra, baina oraindik ere fuerte antzean dago. Ongi mugitzen da pilotalekuko atzeko aldean, errebote txokoan, haurrek berarekin jokatzen dutenean. Baina oso pilota ona izandakoa da, eta jabe izan duen pilotariak omenaldi moduko bat egin nahi dio, Ttantto apaingarri bilakatuz.