Poliki-poliki gaztelaniazko merkatuan presente egoteko asmoa dauka Alberdania argitaletxeak, Alberdania-Astiro bildumaren bidez, eta Abdela Taiaren L’Armée du salut nobelarekin ekin dio bide berri horri. Patxi Zubizarretak euskaratu du idazle marokoarraren idazlana, Salbazioko armada izenburuarekin. Gaztelaniazko bertsioa berriz, Gerardo Markuletak egin du eta El ejército de salvación du izenburua. Nobela honetan, Marokon bizi izan zuen haurtzaroa eta nerabezaroa agertzen ditu Abdela Taiak, bere homosexualitateaz nola ohartu zen, bide hartan jarraituz bizi izandakoak, eta amestutako Europara ikastera etorri zenean eraman zuen ezuste mingotsa.