Aquilegia “aquila” hitzetik, arranotik datorkio. Landare honek kukur harrotzen duen lore ikusgarriaren petaloek ezproi dotore bana dute, harrapariaren atzaparraren tankeran. Aurten, aspaldiko urtetako kuku-belar loraldi bikainena dugulakoan nago, udaberria heze dijoala-eta ote? Inoiz ez ditut bide-aldeak hain more balepo ikusi. Ikusi ikusi! beroak di-da izorratuko du-eta ikuskizuna, beste urte mordo baterako...
Lehen sendabelar sonatua zen, eskorbutoari buelta emateko gai zen. Inor hil nahi baduzu kontutan izan, zianuroa sortzen du, bihotza bara lagako lioke… Sotilxeago, ehotako haziak, oliotan jarri eta buruan emanda zorriak uxatzen omen ditu. Ehotu honekin gorputza igurzteko perfume gisa erabili izan da, maitasuna, amodioa erakartzeko… Ausardia eta adorea areagotzeko ere baliatu dute kultura batzuetan “lehoiaren belarra” izen ponpoxoa emanez.