More balepo

  • Mediterraneorako bide aldeak gorri eta Bizkaiko itsaso alderakoenak more, bapo lepo, balepo. Kukuak urdin more hau dakar lur hezeetara. Freskurak urdindu gabe moretuak beroak gorritu arte iraungo du. Kukuak ekarria, kukuak kukuka jarduten duen artean izango duguna. Izango dugun horren izena: kuku-belarra (Aquilegia vulgaris). Maiz kuku-praka ere deitzen zaio, neure ustez oker, Digitalis purpureari izena kenduaz. Anzako-bedar eta arraho-bedar ere deitzen omen zaio; bi izenok ordea, kanpoko bilduma batean topatu ditut eta bertako inongo erreferentziarik ez dudanez ezin ontzat eman. Inork aztarnaren bat eman baleza gustura zabalduko genuke hemendik… Adibidez: arraho-bedar izena hain gurea zen eta den arabierako “arrahar” aditzetik ote dator? eta zer dio?
Aquilegia aquila” hitzetik, arranotik datorkio. Landare honek kukur harrotzen duen lore ikusgarriaren petaloek ezproi dotore bana dute, harrapariaren atzaparraren tankeran. Aurten, aspaldiko urtetako kuku-belar loraldi bikainena dugulakoan nago, udaberria heze dijoala-eta ote? Inoiz ez ditut bide-aldeak hain more balepo ikusi. Ikusi ikusi! beroak di-da izorratuko du-eta ikuskizuna, beste urte mordo baterako...

Lehen sendabelar sonatua zen, eskorbutoari buelta emateko gai zen. Inor hil nahi baduzu kontutan izan, zianuroa sortzen du, bihotza bara lagako lioke… Sotilxeago, ehotako haziak, oliotan jarri eta buruan emanda zorriak uxatzen omen ditu. Ehotu honekin gorputza igurzteko perfume gisa erabili izan da, maitasuna, amodioa erakartzeko… Ausardia eta adorea areagotzeko ere baliatu dute kultura batzuetan “lehoiaren belarra” izen ponpoxoa emanez.

ASTEKARIA
2007ko ekainaren 03a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude