argia.eus
INPRIMATU
Leioako Umore Azoka
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Maiatzaren 31tik ekainaren 3ra egingo da Leioako Umore Azoka. Mundu osoko 49 taldek 160 emanaldi eskainiko dituzte herriko 17 agertokitan. Azokaren zortzigarren edizioan parte hartuko duten euskal taldeetatik bostek jaialdi hau aukeratu dute euren lan berriak estreinatzeko. Emanaldiez gain, Artekale jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 1ean eta 2an. Kaleko arteen hizkuntza berriak, eta sormenean, banaketan eta erakustaldietan sortu diren beharrizanei aurre egiteko estrategiak izango dituzte mintzagai aurtengo jardunaldietan.