argia.eus
INPRIMATU
Printzesen zaindariak
  • Christian Jolibois, Christian Heinrich ::Koroa bikingoa

    Ibaizabal

    orrialdeak ::48

    prezioa ::6.80€

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 03a
'Koroa bikingoa'
Horrelakoxea da Aglae neska argiak eta Napoleon bere laguntzaileak osatu duten SOS Printzesak detektibe agentzia. Munduko edozein bazterretan printzesaren bat larri dabilela jakiten dutela? Bada, hara doaz biak azkar bezain prestu, baita bizi garen planeta hau alderik alde zeharkatu behar badute ere. Koroa bikingoa kontakizunean, Iparraldeko lurralde izoztuen azken muturrean, Nortenborg-eko gazteluan bizi den Ingrid printzesari lagundu beharko diote. Izan ere, mamu beldurgarri bat agertzen zaio gaztetxo horri, esanaz erregina izateari uko egin behar diola; Nortenborgeko tronuan emakume bat esertzen bada, zoritxarra eta hondamendia nagusituko direlako herrialdean. Ingrid, jakina, erabat izututa dago. Ez hala ordea, SOS Printzesak agentziako bikote adoretsua. Haiek argituko dute printzesa gajoari gertatzen zaiona.