Sentimenduz idatzitako pop-rocka

  • Urgabe ::Isilean

    autoekoizpena

    Oihuka ::37'34''

    prezioa ::12.20€

'Isilean' diskoa
Urgabe talde bizkaitarrak urteak egin ditu Euskal Herriko plazetan barrena herriak alaitzen eta girotzen. Orain dela urte gutxi kantu propioak idazten hasi ziren eta oso erantzun ona izan zuten. Sorkuntza garatu eta barrenak hustu ostean kaleratutako Edan hemendik lanak rockerako joera zabala erakutsi zuen. Orain bueltan datoz, Isilean izeneko lanarekin. Oinarrian pop-rock gitarreroa egiten duten arren –REMetik Itoitzera, euskal doinuak baztertu gabe–, ñabardura asko antz eman daitezke beraien soinuan: hardcore melodikoa, metala, folka, funkya, brit-popa... Hitzei dagokionez, gehienek gabezia eta ezintasun egoerak lantzen dituzte, kasu batzuetan oso emaitza onak lortuz, poesia multzo dotoreak plazaratuz.
Agus barandiaran - Urgabe
«Luzaroan bertsioak egiten aritu ondoren, gure kantuei garrantzia ematea pentsatu genuen»

Ur gabe ez dago bizitzarik. Zuretzat, Agus, zelakoa litzateke bizitza, Urgabe ez balego?


Urgabe izan da nire musika-eskola, berarekin ikasi eta garatu naiz musikari gisa.

Zer dauka desertuak hain erakargarria egiten zaizuna?


Desertua baino kontrasteak egiten zaizkit erakargarriak. Ideia polita zen hamar urtean musika munduan ur gabe ibili eta desertu batean laugarren diskoa islatzea.

Plazatan bertsioak jotzen aritzetik, areto eta gaztetxetan zuen kantuak, rockeroagoak, jotzera pasa zarete. Ez da ohikoena, ezta?


Ez, baina gauzak horrela etortzen dira. Bertsioak egiten oso gustura aritu gara urteetan, baina momentu batean gure kantuei garrantzia ematea pentsatu genuen; eta hortik aurrera Edan hemendik eta Isilean diskoak kaleratu ditugu.

Kanpotik ikusita, gainera, badirudi plazetan aritzea “erosogoa” dela...


Zentzu askotan bai, baina norberaren barruan zure kantu propioen hazia garatzen joaten da; eta egun batean ohetik altxatu eta horiek kanpora atera behar dituzula ohartzen zara.

Isilean, “Bihar kantatuko dizut abesti bat bezala esan ez duzun guztia”. Gauza asko daukazue isilean, noiz kantatzeko zain?


Gure pentsamenduak, ideiak, buruhausteak... dena islatzen dugu gure kantuen bitartez, inguruan gertatzen dena guk nola ikusten dugun jendeari kontatzen saiatzen gara… Barruak askatzeko bide bat da.

Diskoko abesti gehienen haria gabezia eta zerbaiten edo norbaiten hutsunea dira: bikotearena, semearena, aberriarena...


Hamar urtean, momentu on eta txarrak igaro ditu taldeak. Denetarik gertatzen da bidean. Baliteke gabezia hauek horren erantzuna izatea.

...abesti bat ezik: Hego haizea. Hego haizeak jo al zuen Iker?


Lokalera ekarri eta hainbeste gabeziei kontrapuntua jartzeko, diskoan festa apur bat sartzea komeni zela pentsatu genuen. Bizitza era positiboan ere ikusten dugu.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude