Etiopiako tximista Karibeko urakan

  • Afrikako ekialdean gertatzen diren ekaitzek eragin zuzena dute urtero Karibe aldean sortzen diren hurakanetan; zehatzago esan daiteke: Etiopiako goi-lurretako ekaitz eta tximistak dira segitu beharrekoak.Teoria harrigarri hori Tel Aviv-eko (Israel) unibertsitateko Colin Price-k eman du, berak zuzendutako ikerketa lan baten ostean.

    Ikerlariek joan den mendetik dakite Cabo Verden sortutako ekaitz tropikalak ozeanoa zeharkatu eta Karibera heltzen direla. Orain ordea ekaitz horien sorrera hobeto ulertzeko bidea egin dute. Orain jabetu dira zientzialariak Saharako hondar-ekaitzak eta Etiopiako ekaitzak eragin zuzena dutela Atlantikoaren beste aldean izaten dituzte ekaitzekin.
Price, eta bere taldeak, Afrikako ekialdean sortutako ekaitzek eragindako uhinak aztertu zituzten. 2005 eta 2006 urteetan egin zuten ikerketa –gogoratu beharra dago 2005ean hogeita zortzi ekaitz tropikal sortu zirela eta 2006an hamar–. Ikerlariak konturatu dira bi urteotako proportzioan gertatu zirela ekaitzak Karibe aldean.

‘Harreman transozeanikoen’ gainean izan dugu hau baino lehenago albiste harrigarririk. Berriki argitara eman den ikerketa baten arabera Amazoniako baso tropikalak behar duen ongarrietatik erdia Afrikako basamortuetatik eramaten du haizeak.

Etanola ez da oro urre

Arnas-aparatuko gaixotasunak orain baino askoz ere jende gehiagok sufrituko lituzke ibilgailu guztiek etanola erreko balute. Hori da behintzat Stanford (AEB) unibertsitateko Mark Z. Jacobson ikerlariak dioena.

Gasolinaren ondoan etanola ingurugiroarentzat askoz hobea dela oso zabaldutako ideia da eta Jacobsonen lanak ezbaian jarri du hori. Oso eredu informatiko konplexua erabili du 2020an AEBetan airearen kalitatea simulatu ahal izateko. Berak dioenez, gizakiarengan erregaiek duten eragina ez da soilik erregaien osagaien araberakoa. Inguruko faktoreak ere kontuan hartu behar dira, hala nola: tenperatura, eguzki erradiazioa, lainotasuna, haizea eta euria, besteak beste. Aldagai horiek guztiak kontuan hartuta egin du irakasle horrek Los Angelesen –bertan biltzen da AEBetako biztanleriaren %6– hemendik hamairu urtera izango duten airearen simulazioa.

Emaitzak harrigarriak izan dira; gasolina erreaz isurtzen diren substantzia kantzerigenoen kopuru antzekoa isurtzeaz gain ozono troposferiko (smog) askoz gehiago isurtzen du etanolak eta ozonoa arnasteak asma, biriketako minbizia eta sistema inmunologikoaren ahultzea ekar ditzake. Ez dugu ahaztu behar urtero munduan smog-a arnasteagatik 800.000 pertsona hiltzen direla.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude