Tolosako Bonberenea etxeko (
www.bonberenea.com) kideek hauteskunde kanpaina dela-eta Bonberenearekin egin den “erabilera elektorala” salatu dute. Herritarrei zuzendutako oharrean diotenez, hauteskunde eguna baino lehen Bonberenearen etorkizunari buruzko artikulua plazaratu zuen egunkari batek. Artikuluaren harira, Bonberenea “lehia elektoralean” ez sartzeko eskatu diete Jokin Bildarratz alkateari (EAJ) eta gainerako alderdi guztiei. Euren hitzetan, “Bonberenea ez da oraindik akordio batera iritsi Tolosan lanean diharduen inongo alderdi politikorekin”.