Aldaketa tematikoa

  • CO2 gutxiago. Hori da kontua, gakoa eta helburua. Dena den, klima aldaketaren kezka nazioarteko afera bihurtu denetik ez da lortu isurketen arazoari konponbidea ematea. Ez da kasualitatea, hain zuzen ere, Kiotoko protokoloaren erreferentzia urtea 1990 izatea. Alemania bateratuak eta Sobietar Batasunaren bukaerak zerikusi handia dute erabaki politikoekin. “Aire bero” piloa egokitu zitzaien bi potentzia hauei negoziazio mahaian jartzeko orduan.
Herrialde industrializatuek erantzukizuna eta politika eraginkorrak abian jartzeko ardura dugu. Hori zen Rio de Janeiroko gailurrean (1992) adostu zena, baina Amerikako Estatu Batuen jarrera harroputzagatik, akordio horren aurka izaki, dirudienez, gainerako 34 herrialde industrialek ez dugu erantzukizun sendorik hartu. Are txarrago, ahots ugarien irizpidea dugu. Izan ere, klima aldaketari erreparatzen diogun bitartean negozio ederra egiten saiatzen ari gara. Batzuk zentral nuklearrekin eta besteok isurketa baimenen trukaketan eta salmentan.

Espainiako gobernuek ez dute oso serio hartu asuntoa, egia da. Espainiako Estatuak Europako azken postua du CO2ko murrizketen lasterketan, baina Frantziako Estatuak ere, 52 zentral nuklearrekin, ez du zenbaki askoz hobeagorik ematen. Beraz, engainagarria da oso James Lovelock-en irtenbide erradioaktiboa.

Mendebaldean herrialde industrializatuen emisioak jaitsi beharra dugu pertsona bakoitzeko, ez du inongo zentzurik Txina edo Indiari kulpa botatzea. Asko dira eta gure moduan bizi nahi dute. Asiako herrialde nagusia gure fabrika bihurtu berri dugu, gauza oro ekartzen dugu handik: arropak, ordenagailuak zein jostailuak, esparragoak nahiz CDak. Eta gero esaten diegu CO2 gutxiago isuri behar dutela!

Aldaketak alor energetikoan, garraioan eta industrian eman behar dira. Duela 20 urte esaten genuen bezala, arma nuklearren desagerpenean herrialde eta gizarte bakoitzak hasi behar du bidea, nork bere gobernuari politika berriak eskatuz. Ez du zentzurik estatubatuarren konbertsioa ikusi arte ezer ez egitea.

Mugikortasun gutxiago eta hobeagoa. Energia kontsumo gutxiago eta hobeto ekoiztua. Bideak hain nabarmenak izanda, politikari eta teknikari askok honela esaten digute: “Horrek ez du balio, horrek ekonomiaren hazkundea kolokan ipiniko du”. Jendeak, berriz, gero eta gehiago eskatzen du: bizitza kalitatea ala bizitza maila, ordea? Ekonomiaren hazkundea dugu arazo nagusia, ez klima aldaketa.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude