argia.eus
INPRIMATU
Zinema eraikitzen
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko maiatzaren 27a
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak, Tolosako Zinema Latinoamerikarren Topaketak (Frantzia) eta Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldiak (Mexiko) antolatzen dute Zinema Eraikitzen ekimena, film luzeei azken ukituak ematen laguntzeko helburuarekin. Zinema Eraikitzen irailaren 25ean eta 26an egingo da, Donostiako Zinemaldiaren barruan. Egitasmoak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da. Zinemaldia irailaren 20tik 29ra bitartean izango da.