Punka, melodia, zakarkeria eta umorea

  • Plan B ::Ver oir callar

    Puzkarra Records

    iraupena ::29’19’’

    prezioa ::7€

'Ver oir callar'
Plan B hirukotea Barley Juice talde donostiarraren errautsetatik jaio da, baina atzean Mundu dago; abeslari eta gitarra jotzailea, eta bi proiektuen motorea. Munduk punk-rocka maite du, baina beretzat zeresan berezia daukate ahotsean melodia handia duten taldeek. Bi osagai nagusi horiek erabilita, hainbeste miresten dituen Commando 9mm edota MCD gogora ekartzen dizkigu talde honek. Hitzek punkari buelta erdi ematen diote, taldekideek gauza asko ikusi dituztenaren erakusle. Gai dira esaldi zakar eta erasokorrena idazteko, nihilismoan jausteko edota umorearekin jolasteko. Nabarmentzekoa, adibidez, España se muere hit-a, Espainiako Erresumak bizi duen garai dekadentearen ispilu. Talde berria den arren –lehenengo lana dute– igartzen da musikariek gauzak argi dituztela, eta disko gomendagarria eta freskoa egin dute.
Plan B
«Egunean hainbat alditan jendea inozoa dela konturatzen naiz»

Zer gelditzen da Barley Juice taldetik Plan Bn?


Bi taldekide. Proiektu berria da, aurrekoaren jarraipena. Abestiak ere oso antzekoak dira, eta egilea bera da. Aldatu dena baxu jotzailearen ukitua da.

Bateriak nabarmentzeko beharra zeukan grabazioan?


Hala irten da. Dena dela, normalean hala egiten dugu: hirukotea izanda, garrantzia handiagoa ematen diogu bateriari eta baxuari, gitarrak hainbeste nabarmendu gabe.

Zer egiten duzue Puzkarra label bardulo-an?


Dirua guk jarri dugu, diseinua ere gurea da, baina arazoa da diskoa mugitzea. Puzkarrarekin harremanetan jarri eta 200 kopia pasa genizkien. Harreman ona dugu, badakigu zintzoak direla eta ondo egiten dutela lan.

“No me creo tus canciones, ni siquiera tus versiones” (“Ez ditut zure kantak sinesten, ezta zure bertsioak ere”). Gaur egungo taldeek sinesgarritasun txikia dute?


Bai. Lehen taldeak entzun, ikusi eta identifikatu egiten zinen beraiekin. Baina gaur egungo taldeak soinuaz arduratzen dira, eta oso gauza gutxi dute kontatzeko. Musika lehiaketa bihurtu da. Galdu da taldeen pertsonalitatea: denek itxura, musika eta bertsio berak.

Oso esaldi punkak dituzue: “Vuestras cabezas piden plomo a gritos y el mundo está superpoblado” (“Zuen buruek beruna eskatzen dute oihuka eta mundua gainpopulatua dago”).


Egunean hainbat alditan jendea inozoa dela konturatzen naiz. Halakoetan, gauza zakarrenak esan nahi ditut, eztanda egin. Askok uste dute hori poliziei edo politikariei zuzenduta dagoela, baina inguruko batzuek horiek baino kalte handiagoa egiten digute, errudunagoak dira.

Ver oir callar (“Ikusi entzun isildu”). Zer esan nahi duzue?


Hainbat irakurketa ditu: musika estiloen etengabeko errepikatze gogaikarriaren gainekoa; baita ere, jendeak gehiegi hitz egiten duela. Batzutan isildu egin behar da, eta dakienari entzun, edozein txorakeria esan beharrean.

Zer da garrantzitsuagoa, umorea ala kritika?


Lehen kritikarekin erraza zen eskandalizatzea, baina gaur egun oso zaila da. Umorea askoz subertsiboagoa da.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude