Sasi guztien azpitik

  • Iruzur fiskalaz horrenbeste hitz egiten eta idazten denean, iruzur intelektual eta politikoa neurtzeko bitartekoak ere jarri beharko genituzke, batez ere hauteskunde garaiotan. Balio eskaseko merkaderia ustela eskaintzen baizaigu ugari, kanpaina ponpoxoen zelofanean dotoretua. Kalitate-kontrolak jarri beharko lirateke, beraz, eta merkatutik erretiratu gutxiengora iristen ez den produktu aberiatua. Duintasun intelektual eta politikoa, izatez, ezinbesteko lehengaiak izan behar baitira etorkizunaren diseinua egiterako orduan. Aipa ditzagun kasurik potoloenak, eskandaluzkoak, argitasunaren eta labur beharraren mesedetan.
Karmelo Landa
“Kutsadura” kategoriaz zer esan, ez bada mundu honen historian izan diren diktadura beltzenek asmatu eta erabilitako marka iraingarri eta hilgarria dela berez, eta oraingo honetan ere polizia-estatuaren dogma hertsitik kanpo daudenak markatu eta extra-muros kokatzeko erabilia dela.

Jatorri historikoa –inkisizioa, nazismoa, stalinismoa...– juridikoa –Itun Antiterrorista, Alderdien Legea...–, iluna eta beltzak ditu “kutsadura” kontzeptu berpiztu berriak, aita ponte ezagunak (PP eta PSOE). Baina ondorengo hau da larriena: inkisizioaren edo nazismoaren aurka agertu baita Itun Antiterrorista eta Alderdien Legea desegokitzat ematen zituzten batzuk, hara non “kutsadura” kontzeptu eratorria bere egin eta erabiltzen duten egun, “kutsatua” bera bazterketaren errudun aurkeztu nahian. Biktimak errudun egitea baita erregimenean kontzientzi kargurik gabe parte hartu ahal izateko beharrezko baldintza psikologikoa.

“Prezio politikoa” ezin omen da ordaindu bakea lortzeko negoziazio politikoetan, eta merkatarien hizkuntza lotsagabe hori darabilenak, herritarrok behar dugun bakea “garestiegia” ateratzen zaiola esan nahi digu nonbait. Baina azter dezagun apur bat iruzur honen azpian ezkutatu nahi dena: negoziazio politikoa bide onetik abiatu eta gatazkari behin betiko amaiera emateko eskatu zaiena ez da ezer ordaintzea; aukera alternatiboak modu demokratikoan defendatu eta lortu ahal izateko marko demokratiko baketsua besterik ez baita jarri negoziazio mahaiaren gainean. Alternatiba politiko guztiak berdintasunean herriaren aurrera eraman eta herri-erabakiaren menpe jartzen dituen marko demokratikoa proposatu da gatazka amaitzeko giltza. Eta hor atera dira ezezko borobila erantzun eta debekuak, zigorrak eta inkisizio berri lotsagarriak gaurkotuz.

Tamaina horretako iruzur eta engainu intelektuala burutzen duen politikariak, iraindu ere egiten ditu, hauteskunde kanpainaren erdian, bere boto emaile potentzialak, tontotzat hartzen baititu; baina irain horren larritasunean graduak ere bereiz daitezke: arinagoa izango da PP edo PSOE alderdietako buruzagien ardura, bi hauek azken batean estatu osoaren egiturari eutsi nahi diotelako kosta ala kosta, eta edozein bitarteko erabilita ere horrela egin dute historian zehar gaur arte. Baina zer esan, aldiz, PNVko buruzagi berriek hartu duten jarreraz: Hego Euskal Herrirako marko demokratikoa, Nafarroan zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan herritarron erabakiaren menpe jartzen duen autonomia politikoari eman diote bizkar, eta gatazka luzatzearen aldeko apustua berritu dute. Ez apustu teorikoa gainera, ez baitute denborarik galdu azkar-azkar Madril aldera jo eta “egoera berri horretara” egokitzeko proposamenak luzatzen: itun antiterrorista berritua, PPren edukietan oinarritua.

Gauza jakina da hauteskunde kanpainatan badela maisurik, programan agertzen den mamiari baino, ekitaldien itxurari eta kandidatuen antzezteko ahalmenari garrantzia handiagoa ematen dionik. Baina aktoreak oso trebeak ez badira, ikuskizunaren hutsalkeria nabarmentzen da. Susmoa badaukat oraingo kanpaina honetan badela gurean politikaririk Adenauerren trazak agertu nahi baina taula gainean aldiz estilo bavariarra agertu duenik. Zuek esan.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude