2000. urtean kaleratu zen, Txalaparta argitaletxearen bidez, Emilio Majuelo historialari nafarrak osatutako LAB sindikatuaren historia. Langile Abertzaleen Batzordeak. 1975-2000 izenburuko liburua. Sindikatu abertzaleak sortuz geroztik bizi behar izan dituen egoeren eta emandako urrats guztien berri zuzenena eskaini nahi izan zieten belaunaldi berriei han. Eta haren jarraipena izateko asmo osoarekin dator Ipar Hegoa –Ikasketa Sindikaletarako Fundazioak– eta Txalaparta argitaletxeak plazaratutako Joxerra Bustillo Kastrexanaren LAB sindikatuaren historia II. Hator gorrira! (2000-2005) liburua. Zahar edo gazte izan, irakurleak gaur egun LAB zer den, eta etorkizunean zer izan nahi duen jakin dezan.