Fidel hiltzen denean Kuban gerta daitekeenaz

  • Iñaki Petxarroman ::Begirada bat Kubari

    Elkar

    orrialdeak ::192

    prezioa ::16€

'Begirada bat Kubari'
Era batera edo bestera Kubaz interesatzen den edonoren burutik pasa daitekeen galdera bat izan da Iñaki Petxarromanen Begirada bat Kubari liburuaren oinarria: Zer gertatuko da han Fidel Castro komandantea hiltzen denean? Erantzunak, jakina, galdetzen zaionaren usteen eta nahien araberakoak izango dira. Eta etorkizuna inoiz ez denez oso ziurra izaten, galdera zehatzagoetara ere lotu zuen Iñaki Petxarromanek bere jakin-nahia, 2006ko urritik abendura, bi hilabetez Kuban egin zituen dozenaka elkarrizketetan. Kazetariak ez zuen aldez aurretik itxitako tesi bat, eta horregatik ahalegindu zen Europako herrialde sozialistak erori eta gero, ia bakarrik geratu den uharte harrigarrian dauden sentsibilitate guztietako jendeari bere galderak egiten. Begirada bat Kubari liburuan elkarrizketa horietatik hogeita hamar baino ez dira azaltzen. Erantzuleen artean, Fernando Vecino Alegret Hezkuntza ministro ohia; Ana Fidelia Quirot, bi aldiz munduko atletismo txapelduna izandakoa; Annabelle Rodriguez, Encuentro de la Cultura Cubana erbesteko kubatarren aldizkari eta elkarteko lehendakaria; eta Josemi Arrugaeta, 1984tik Habanan bizi den euskal deportatua.
Iñaki Petxarroman
«Tenperatura hartu nahi nion Kubako Iraultzari berari»

Zer aurkituko du irakurleak liburu honetan?


Iritzi ugari, pasioak pizten dituen gai bati buruzkoak; alegia, Kubako Iraultzari buruzkoak. Izan ere, tenperatura hartu nahi nion Kubako Iraultzari berari. Uste dut liburuak klabeak ematen dituela aztertu eta baloratu ahal izateko une honetan nola aurkitzen den, zein diren bere kezka eta behar nagusiak; zeintzuk izan daitezkeen etorkizuneko erronkak, eta horien aurreko proposamen ezberdinak.

Nor den elkarrizketatua, halako erantzuna, ez da hala?


Herrialdeko sentsibilitate guztietako jendeak lekua izan dezan saiatu naiz. Ez da erraza izaten hori Kuban, lurraldea minaz beterik dagoelako. Elkarrizketatuetako batek, Ambrosio Fornet editoreak esan zizkidan hitzetan adieraziko dut: “Lubakietan zaila da demokraziak funtzionatzea. Etsaia zaintzen duzu, baina baita ondokoa ere, badaezpada ere”. Eta Kuban lubakietan daude, denok ezagutzen ditugun arrazoien ondorioz.

Zure ustez, zer gertatuko da Kuban Fidel Castrohil ostean?


Begirada bat Kubari elkarrizketa eta testigantza liburua da, berez, kazetari lan peto-petoa. Bere asmoa ez da hori agertzea, eta seguraski ez da unea hori azaltzen hasteko ere. Bakarrik esango nuke kubatar guztiek dakitela Fidelen agintaldia amaitzen ari dela, eta Fidel hiltzen denean, fase berri bat hasiko dela. Une horretarako prestatzen ari dira denak ere. Aldaketak gertatuko dira egun horretatik aurrera, hori ere denek onartzen dute. Zer nolako aldaketak izango diren, trantsizioa edo jarraipena izango den... Hori kubatarrei esatea, eta egitea, dagokie.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude