argia.eus
INPRIMATU
“Bat”en 62. zenbakia kalean da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
soziolinguistika klusterrak, Bat soziolinguistika aldizkariaren 62. zenbakian, helduen euskalduntze-alfabetatzea hartu du gai monografikotzat. Hitzaurrea Edurne Brouardek egin du. Ikuspegi historikoa eskaini dute Joseba Erkiziak (HABEri buruz), Mertxe Mujikak (gau eskolei buruz) eta Joxe Manuel Odriozolak (euskalduntze alfabetatzearen zentzuaz). Gaur egungo egoeraz aritu dira honakoak: Antton Iñurrategi, Aitziber Sarasola, Sagrario Aleman, Titto Betbeder eta Jakes Bortairu.