argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2013ko maiatzaren 03a

Jesus Mari Lazkanok Berrian: «Beharrezkoa da instituzioek zenbait artistaren lanak diruz laguntzea eta hasiberriei bekak ematea, baina horrek ez du esan nahi artea instituzionalizatu behar denik. Itxuraz alternatiboak diren artisten obrak estatuaren diruz lagunduta daude: egungo Gorteko artista bihurtu dira hainbat sortzaile. Horregatik iruditzen zait bildumagintza garrantzitsua dela».

 

Fredi Paiak Matrakan: «Argi dago Hitzetik Hortzerak eta bertsolaritzaren errealitate publikoa kudeatzen dutenek irudi hori saltzen digutela. Euskal Herrian hamar bertsolarik baino ez duela abesten. Eta hori gezurra da, begiratu agendetan. Arazo nagusia da txapelketako emaitzen eta bertsolarien plaza kopuruaren arteko dibortzio nabarmenak daudela. Arrakasta komunikatiboa ezin delako zenbakiekin neurtu. Baina bertso munduko jakintsu ortodoxoenek uste dute zalearen gustuen gainetik daudela».

 
 

Kepa Sojok Diario de Noticias de Alavan: «Euskal Herrian badira Zinemastea eta beste jaialdi batzuk, baina euskal film laburraz gain, gure zuzendariak ere errebindikatu behar dira. Mundu honetan diru-laguntzak lortzea helburu duten pikaro asko daude, hemen filmatzen duten baina hemengoak ez diren zuzendariak».