2011ko hauteskundeak

  • Urrun daude 2003ko hauteskundeak. Garai hartan alderdi nagusiak pool seinalea banatzen hasi ziren; hots, horretarako aurrekontua zuten talde politikoek telebista-produktora bat kontratatu, eta honen unitate mugikorra, kamarak, argiak, mikroak, garabiak… erabiliz, euren ekitaldien emanaldia grabatu eta dohainik telebista guzti-guztietako albistegi-zerbitzuei eman zieten kanpainan zehar. Orduan ikusi genituen, lehen aldiz, plano ezin hobeak, argiztapen biribilak… eta hitzak, musika, eta txaloak… denak ederto nahastuta, kazetariei editatzeko aukera lapurtzeko. Telebista guztiek musu-truk jaso zituztenez alderdi bi haien irudiak eta soinuak, ez zegoen mitinetan sartu beharrik ere. Istilurik edo pankarta desegokirik agertzekotan, kamara batek ere ez zuen hartu.
Rosa Martin Sabaris
Iñigo Azkona
2007ko maiatzeko hauteskundeak ere urrun gelditu dira. Internet bilakatu zen orduko izarra. Alderdi gehiagok izan zuen pool seinalea bidaltzeko diru nahikoa. Eta janzkera eta orrazkera egokia gomendatzen zuen estilo liburua. Mitin ertainak eta txikiak aspaldian desagertuta zeudenez, hautesleek Internetera jo behar izan zuten, blogetan politikarekin –edo– hitz egiteko. Sasoi hartan Second Life delako mundu paraleloan jolasten hasi ziren Royal, Sarkozy eta Llamazares, nerabeen SIMs bideo-jokoan bezala, denborapasa. Hiritar-kazetagintza modan jarri, eta edonork bidal zezakeen huskeria bat edonora, eta argitaratu ere. Hautagai gisa aurkeztu, aldiz, ezin izan zuen edonork.

Identitate-lapurketen aldartea izan zen hura. Chat eta foroetan, ez zinena izateko; photoshopean, zinena hobetzeko; posta elektronikoan, zure kutxako txartelaren zenbakia edonori emateko… Hoaxa, engainua, hedatu zen nonahi.

2011ko hauteskunde hauetan, berriz, mezuaren berpizkundea gertatu da. Marketin politikoaren helburua botoak norbereganatzea da oraindik, ez ideiak aldarazi edo ekintzara deitu. Baina orain ekintza bakarra botoa ematea da. Sareak ondo daki nor naizen, zein pelikula ikusi nuen igandean, zein egunkari irakurri dudan gaur, zer erosiko dudan bihar eta norekin joango naizen oporretara, zein musika dudan gustuko eta nori ez dizkiodan jada hitz goxoak bidaltzen…

Guzti horrekin nahikoa du niretzat propio tuneatutako hauteskunde-mezua sortzeko. Mezuak ad hoc, alderdiak ere ad hoc. Nahi beste alderdi, baina gehienak Second Lifen baino ez.

Zer egin dezake materialismo historikoak, dialektikoak… mundu birtual honetan? Garrantzitsuena ez da non gauden, norantz joan nahi dugun baizik.

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 27a
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude