Zapata hotsa baino gehiago

  • Bizi dugun multikulturalismoaren ondorioetako bat izan daiteke, gure herrian bestelako dantzek arrakasta izatea. Klakea horietako bat da, eta geroz eta jende gehiago ausartzen da ikastera. Zapata zaratatsu horiek jantzi eta musikaren erritmora dantzatzeko konplexu gutxi erakutsiz.

    Kla kla kla klakeko zapaten hotsa entzuten da Errenteriako (Gipuzkoa) Kontserbatorioko gela batean. Gelara gerturatuz gero zapatek sortzen duten melodiaz gain, hainbat ikasle ikusten dira aurrean duten irakaslearen erritmo eta dantza berberak egiten. Bost minutuz begira egonez gero, edonori zapata berezi horiek jantzi eta dantza egiten hasteko gogoa pizten zaio. Erritmo azkar eta zaratatsua barruraino sartzen baita, eta klakeko irakasle den Larraitz Ugartemendiak dioen legez, “gogoa duen edonork ikasi dezake klakea dantzatzen, belarria ere erraz ohitzen baita erritmo honetara”
Klake ikasleak
Karlos Corbella
Larraitz Ugartemendia Mentxu Medelen Thalia Dantza Estudioan hasi zen dantza klasikoa ikasten, gerora Madrilen Carmen Roche eskolan Real Conservatorio de Música y Danzako (Musika eta Dantzako Errege Kontserbatorioa) titulua jasoaz. Halere, aldaketa ondoren etorri zen Dantza Garaikideko eta Klakeko Imperial titulua lortuaz. Ordutik, bere lanbidea dantza klasikoko eta klakeko irakaslea izatea da, “nire txikitako ametsik politenean ere ez zen azaltzen dantza egitetik bizitzea...”.

Dantza mundua eta bere diziplinak

Kanpotik begiratuta dantza klasikoak eta euskal dantzak, edota klakeak eta balletak oso desberdinak dirudite. Kanpoko bereizketa horietatik harago, oinarrian ere elkarren artean ez dute zerikusirik. Guztiak dira dantzak, baina dantza bakoitzak bere izaera du. Ugartemendiak honakoa gehitzen dio: “Dantza klasikoa oso diziplina gogorra da, aldiz, klakea adibidez, askoz ere dantza askeagoa da. Nik klakea esaldi batean definitu beharko banu, dibertimenduzko dantza dela esango nuke”. Larraitz Ugartemendiarentzat dantza egitea bere bizimodua da, eta bera horretaz erabat jabe da: “niri txikitatik gustatu izan zait dantza egitea, hala ere, sekula ez nuen pentsatuko dantza egitetik biziko nintzenik. Gainera, gaztetxoa zarenean ez da erraza gurasoei dantzaria izan nahi duzula esatea”. Bere begirada iraganera joan balitz bezala galtzen da, hitza berriz berreskuratutakoan gehitu du: “Nik aparteko laguntza izan nuen, matematika irakasle nuen Angel Mari Elkanok animatu baininduen dantza serio egiten hastera. Modu batean ala bestean, berari zor diot egun daramadan bizitza izatea”.

Klake klaseen arrakasta

Klakeak erritmo anitz izateaz gain, inprobisasioz beterik dago, musikak eta hankak markatzen baitute erritmoa. Urtetik urtera, geroz eta ezagunagoa da Euskal Herrian. Ugartemendiak berak 120 ikasle ditu, eta beste asko itxaron-zerrendan daude. “Adin guztietako jendeak ikasten du klakea dantzatzen, sei urtetatik hasi eta berrogei urte arte. Asko haurren gurasoak izaten dira”.
Klakea oso dantza erakargarria da, bai musikagatik bai erritmoagatik, eta dirudienez euskal dantzariak eta ikusleak ohitu egin dira bestelako dantzak ikustera eta egitera. Duela sei urtetik Garazi Diaz de Cerio errenteriarra klakea ikasten ari da, eta astean ordu batez jarduten da dantzatzen. Bere lagunak klakea dantzatzen zutela-eta, “inbidiagatik” hasi zen. Klakea dantzatzetik ea gehien zer gustatzen zaion galdetzean, berehala erantzun du: “Soinua, pausoak, lagunekin dantza egitea eta abar. Gainera, duela bi urtetik guk geuk asmatzen ditugu klakeko koreografiak eta hori izaten da onena!”.

Dantza oraindik nesken kontua al da?

Jaiotzen garenetik ezberdintzen ibiltzen gara elkar, jolasek sexu kontuak ulertuko balituzte bezala. Dantza mundua ere betidanik nesken munduarekin lotu da. Larraitz Ugartemendiaren aburuko “oraindik neska eta mutilen arteko berezitasuna nabaria da dantza egiterakoan, eta portzentaiak aztertuko bagenitu, neskek %80 osatzen dute eta mutilak berriz, ozta-ozta iristen dira %20ra”. Hala eta guztiz ere, argi du urteak pasa ahala, geroz eta mutil gehiago animatzen dela dantzatzera.

Euskal Herria eta dantza

Lucía Lacarra, Jone San Martin, Urtzi Aranburu, Iker Murillo, Igor Yebra, Amaia Dorronsoro, Katixa Perea, Larraitz Ugartemendia eta abarrek ospe handia lortu dute dagoeneko dantza munduan. Bakoitzak bide ezberdineko hautua egin duen arren, guztiak Euskal Herrian hasi ziren, baina euren bizitzako une batean atzerrira joan beharrean aurkitu ziren formazio egokia jaso ahal izateko. Ugartemendiaren ustetan, “dantza mundua hain lehiakorra izanik ia beharrezkoa da hemendik ateratzea eta formazio egokia jasotzea. Hori bai, ederra litzateke bertan dantza estudio onak izatea!”.

Gutxi batzuk iristen dira gailurrera, hots, dantza lanbide izatera. Bidean askok utzi egiten baitute arrazoi ezberdinak direla medio. Puntara iristen direnak ordea, bi aukera izaten dituzte: irakasle izatea ala dantzari profesional gisa bizitzea. Larraitz Ugartemendiak aurpegian irria duela dio: “Nik lehenengo bidea hartzeko aukera izan nuen duela zortzi urte, eta oso gustura nago”.

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude