argia.eus
INPRIMATU
Prest al zaude Kroko? Etxeko txikienek janzten ikas dezaten
  • Jo Lodge ::Prest al zaude?

    Ibaizabal

    orrialdeak ::18

    prezioa ::11.90€

Pilar Iparragirre 2007ko maiatzaren 20a
'Prest al zaude, Kroko?'
“Koko-moko-koko... Prest al zaude, Kroko? Ez! Praka bakeroak janzten ari naiz”. Horrela ekiten dio etxeko txikienak poz-pozik uzteko adina ezuste politez betetako Prest al zaude, Kroko? liburutxoak. Orriz orri, krokodilo laguna ondo janzten nola doan ikusteaz gainera, orri lodi bakoitzetik ateratzen diren benetako objetuekin liluratuko da haurtxoa: izan ere, leihoa, bakeroak, ohea, jertse horia, beroki gorria, ispilua eta dagoeneko guztiz jantzita lagunengana lasterka doan Kroko ia eskuartean ikus ahalko ditu.