Arabako Vital Kutxak babestutako Krea (
http://www.kreared.com) egitasmoaren barruan Krea Proiektuak eta Krea Gaztea bekak emango dituzte. Proiektuen atalean bost beka emango dituzte egungo artearekin, musika-konposizioarekin, koreografia sorkuntzarekin edo antzerki sorkuntzarekin lotutako egitasmoak garatzeko. Horiez gain, gazteentzako –1977ko maiatzaren 1az geroztik jaiotakoentzako– hiru beka emango dituzte. Sortze-espezialitatearekin lotutako sorkuntza proiektuak garatzeko eta ikasketak sakontzeko bekak izango dira. Bekak eskatzeko epea ekainaren 30a arte egongo da zabalik