argia.eus
INPRIMATU
Luzien Etxezaharretaren gogoetak
  • Luzien Etxezaharreta ::Inter porcos. Kronika aberezaleak

    Maiatz

    orrialdeak ::150

    prezioa ::15€

Pilar Iparragirre 2007ko maiatzaren 20a
'Inter porcos. Kronika aberezaleak'
Animalietatik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak, dio esaera zaharrak. Eta egia borobila ez izan arren –bada hizketan dakienik–, onartu beharko dugu haiek ez digutela mundua kontatzen baina jasaten dute, guk bezala, abereak garenaz gero –Luzien Etxezaharretak dioen moduan–. Eta zehatz-mehatz gertatzen zaiena agertu ezin diguten horiek iradokitzen dizkioten gogoetez blai dago, hain zuzen ere, Etxezaharretak Maiatz argitaletxean plazaratu duen Inter porcos. Kronika aberezaleak. Errepide batetik zihoala hilda aurkitutako katu baten begiek eragindako pentsakizunak; txerriari dion maitasuna; Auschwitzeko deportatuen gisara tren batean hiltegira zeramatzen aratxeen kopetek eta muturrek sortutako hunkipena; bele beltzari euskal literaturan sortutako irudi ezkorraren aurrean, biba beleak! aldarrikatzea...