argia.eus
INPRIMATU
Darwinen autobiografia eta semeak aukeratutako gutunak
  • Charles Darwin / Francis Darwin ::Charles Darwin

    Gaiak

    orrialdeak ::428

    prezioa ::24€

Pilar Iparragirre 2007ko maiatzaren 20a
'Charles Darwin'
Joan Ignazio Abrisketak euskaraturik plazaratu du Gaiak argitaletxeak Charles Darwin. Autobiografia eta gutun hautatuak izenburuko liburua. Bertan agertzen dira geologian, botanikan eta, batik bat, eboluzioaren eta hautespen naturalaren gaineko teoriarekin zientziari egindako ekarpenengatik gogoratua den Charles Robert Darwinen autobiografia. Bere ilobentzat, argitaratzeko inolako asmorik gabe, zientzialariak idatzitako autobiografia xume bezain polita dugu hauxe. Bestalde, Darwinek bere garaiko zientzialari, naturalista, senide, lagune eta pertsona ezezagunei idatzi zizkien gutunak ere bildu ditu liburuak, haren seme zen Francis Darwinek 1892an kaleratu zen libururako espreski aukeratutakoak.