“Gure bizitzan guk izan behar dugu protagonista”

  • ADSL-a iritsi ez den herri bateko plazan hormigonera bat dago. Hormigoneraren gibelean beti zabalik dagoen ate bat, eta atearen atzean, Asisko, teoria fartsanteen faktoria.
Asisko Urmeneta
Gaizka Iroz

Aldatuzale kroniko bat omen zara.


Nik ez dut deus sinatu betirako ezta nire buruarekin ere.


Baina Iruñeko harresietatik jauzi egitea ere...


Nire bizitzan egin dudan obra artistiko on bakarra izan da.


Ederra zure koadrilakoa izatea!


Niretzako koadrila oso eremu kastrantea da. Koadrilismoa borrokatu behar da. Elektroi autonomo eta autogenoaren figura askoz gehiago interesatzen zait.



Irudigintzatik bizi den elektroia?!


Egiten dakidan gauza bakarra izateaz gain, komunikatzeko nire neurrira egindako bitartekoa da. Baina ez naiz bizi maite dudanetik bakarrik.


Langilea zarela, alegia.


Ideologiaz eta militantziaz lana deuseztu behar dela uste dut baina lanak on egiten dit. Oso autodiziplinatua naiz.


Zure buruari prezioa jartzeko beste?


Formakuntza bat egin behar nuke planeta honetan bizitzeko. Ez dakit prezio bat negoziatzen, ez saltzeko, ezta erosteko ere.


Eskerrak Kukuxumusu daukazun!


Jesukristok berak lortu ez zuena lortu du Kukuxumusuk: mundu guztiarekin ongi konpontzea.


Jesukristoren miraria, helduentzako euskarazko liburu ilustratu bat!


Urteetako nire aldarrikapena da. Zergatik kondenatu gaituzte helduak irudirik gabeko adreiluak irakurtzera?


Komikiaren feria indartsu bat ez dagoelako, agian?


Feria baten atzean, produkzio sendo bat, industria bat, eta profesional saldo bat egon behar da. Ez gaitezen engaina, Euskal Herrian ez dago.

Baina Euskal Herrian Gartxot dago.


Sintomatikoa da. Frantzian eskatu duela hiru urteko liburu bat eta erranen dizute begiratzeko Interneten.


Napartheid bat eskatuz gero orduan...


Gure ekimen bat izan zen. Ez ginen nork kontratatuko zain egon. Egin nahi genuena egin genuen. Gure bizitzan guk izan behar dugu protagonista.

Eta protagonista gure baitako filologoa denean...


Hori kalitu behar da, garbitu.

Baina ez al genuen euskara informala sortu behar?


Kasurik makurrenean erderetara jotzen dugu eta kasurik onenean euskalkietara. Baina jakina, hemen funtzionatzen duenak ez du baitezpada han funtzionatzen.

“Han” ez da “Iparraldean” izango?


Iparraldekoak kontutan ez hartzeak automatikoki egiten nau espainolagoa.

Noizko Asisko Euskaltzain?


Ez naiz Jaurlaritzaren eledun, ezta Diputatu Nagusiaren emazte ere. Baina hautagaitza jasatekotan, Txillardegiren oinetan pausatuko nuke.

Nik uste nuen edozertaz egin zitekeela irri.

Umorea gatza bezalakoa da, larria edo xehea. Gai guztiak tratatu daitezke baina umore edo gatz xehez.


Euskal Herrian ere bai?


Apologiaren legeak distortsionatzen du dena. Nik banituzke gauza batzuk ETAri leporatzeko, baina ez zait interesatzen kontra mintzatzea alde mintzatzea debekatua dela jakinik.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude