argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2007ko maiatzaren 20a

David Barberok Garan: «Azkenaldian, antzerkia museo bat bihurtzen ari dela uste dut. Obra klasikoak hartu eta planteamendu estetiko iraultzaile batekin muntatzen dira, baina gaiak gaur egungo arazoekin izan dezakeen loturarengan pentsatu gabe. Eta jendeak antzerkia urruneko zerbait balitz bezala ikusten du geroz eta gehiago, bere arazoak jorratzen ez dituen zerbaiten moduan».

 

Kinik eta Santi Oruek Geu Gasteiz aldizkarian: «Antzerkian bezala gertatzen da komikigintzan, beti esaten da krisian dagoela baina bertan jarraitzen dugu. Helbururik nagusiena ghettotik irtetea da. Horretarako, argitaletxeek arrisku gehiago hartu behar dute beren gain. Saialdiak egon badaude, desberdintasuna bilatzen dutenek arrakasta lortzeko, baina azken finean saialdiak baino ez dira».