Datuak datu azken zortzi urteko egoerarik onenean gaudela begien bistakoa da eta udaberri betean gaudela kontutan harturik datozen uda eta udazkenerako ura ziurtaturik dagoela adierazi dezakegu.
Jada nabaritzen da urtarrilean eta otsailean igorri ziren alarma-mezu guztiak desaktibaturik daudela eta urarena baino garrantzitsuagoak diren beste gai batzuk aldizkari eta berri-emaileen lehen planoak irabazi dituztela.
Beraz, uraren inguruko drama benetakoa al da? Komenientziaren araberako zerbait al da? Hainbesterako al da?...
Arestian irakurri duzun taulako datuak aztertuta eta gure gizartean gauzak berehalakotasunaren iragazitik pasata aztertzen dituela jakinda, garbi dago, momentuan, ez dagoela arazorik. Eta egun batean ur-eskasia gertatzen bada? Ba bizpahiru urtegi erraldoi eraiki eta kito!
Garapena, ekonomia, herri-lanak oso epe motzerako ikuspuntuz antolatzen dugunez ekintza-erreakzioa dinamika batean egituratzen dira.
Ados irakurle? Ados ez bazaude galanta datorkizu gainera, horrek esan nahiko luke ez dituzula urtegi gehiago nahi eta, beraz, ura aurrezteko politika bultzatzea nahi duzula eta egarri pixka bat jasateko prest zaudela eta zerga gehiago ordaintzeko prest zaudela ibaiak garbi mantendu eta ur zikinak birgaitzeko...
Hau irakurrita urak arazo iturri izaten segituko duela pentsatzen baduzu, jakin ezazu bi bagarela, gutxienez, horrela pentsatzen dugunak. Horregatik zientzia gaien atal honetan korronteen aurkako teoriak eta berriak ematen segituko dugu.