Urtegi bete-beteak

  • Udazkena eta negua lehorrak izan dira. Euri faltak eta tenperatura beroak alarmak sortzeko bide guztiak zabalik utzi dituzte. Baina orain, maiatzean, ez da horrenbestekoharrabotsik gai horren jiran. Zein da bada egungo egoera?. Horratx datu batzuk:

    Hego Euskal Herriko datuak dira hauek eta Ipar Euskal Herrian urtegi erraldoirik ez badago ere, jakin badakigu dauden ur-putzuak bete-beterik daudela.
Datuak datu azken zortzi urteko egoerarik onenean gaudela begien bistakoa da eta udaberri betean gaudela kontutan harturik datozen uda eta udazkenerako ura ziurtaturik dagoela adierazi dezakegu.

Jada nabaritzen da urtarrilean eta otsailean igorri ziren alarma-mezu guztiak desaktibaturik daudela eta urarena baino garrantzitsuagoak diren beste gai batzuk aldizkari eta berri-emaileen lehen planoak irabazi dituztela.

Beraz, uraren inguruko drama benetakoa al da? Komenientziaren araberako zerbait al da? Hainbesterako al da?...

Arestian irakurri duzun taulako datuak aztertuta eta gure gizartean gauzak berehalakotasunaren iragazitik pasata aztertzen dituela jakinda, garbi dago, momentuan, ez dagoela arazorik. Eta egun batean ur-eskasia gertatzen bada? Ba bizpahiru urtegi erraldoi eraiki eta kito!

Garapena, ekonomia, herri-lanak oso epe motzerako ikuspuntuz antolatzen dugunez ekintza-erreakzioa dinamika batean egituratzen dira.

Ados irakurle? Ados ez bazaude galanta datorkizu gainera, horrek esan nahiko luke ez dituzula urtegi gehiago nahi eta, beraz, ura aurrezteko politika bultzatzea nahi duzula eta egarri pixka bat jasateko prest zaudela eta zerga gehiago ordaintzeko prest zaudela ibaiak garbi mantendu eta ur zikinak birgaitzeko...

Hau irakurrita urak arazo iturri izaten segituko duela pentsatzen baduzu, jakin ezazu bi bagarela, gutxienez, horrela pentsatzen dugunak. Horregatik zientzia gaien atal honetan korronteen aurkako teoriak eta berriak ematen segituko dugu.

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude