argia.eus
INPRIMATU
Miarritzeko III. Kaleko Arteen Jaialdia
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko maiatzaren 13a
Maiatzaren 17tik 20ra bitartean antzerki ikuskizunak izango dira protagonista Miarritzeko kaleetan. Orotara hamalau taldek parte hartuko dute Festival des Arts de la Rue - Kaleko Arteen Jaialdiaren hirugarren edizioan. Hamaika frantziarrak dira, bat madrildarra eta bi euskaldunak, Deabru Beltzak eta Théatre du Versant. Garbitxuk zuzentzen duen konpainia bizkaitarrak Bande Déplacée ikuskizuna esterinatuko du hilaren 19an, eta Miarritzeko Théatre du Versant taldeak Les chevaliers de la Lune eta La foire aux passions obrak eskainiko ditu 17an eta 20an. Miarritzen arituko den konpainia bakoitzak bizpahiru saio emango ditu.