argia.eus
INPRIMATU
HUHEZIk Euskara Batzordea izango du
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Euskara Batzordea aurkeztu berri du. HUHEZI MUko fakultaterik euskaldunena da; euskararen ezagutza %100ekoa da, erabilera %82koa eta leialtasuna berriz, %83koa. Batzordeko kideak honakoak dira: Nekane Arratibel dekanoa, Zuzendaritzaren izenean; Karmele Perez, euskara arduraduna; Beñat Azurmendi, langileen ordezkaria eta Beñat Zamalloa, ikasleen ordezkaria.