Euskal Herriko hezkuntzari buruzko teorien bilduma

  • Ane Larrinaga, Mila Amurrio (bilatzaileak) ::Hezkuntza Euskal Herrian aztergai

    Utriusque Vasconiae

    orrialdeak ::238

    prezioa ::23.50€

'Hezkuntza Euskal Herrian aztergai'
Ane Larrinagak eta Mila Amurriok Utriusque Vasconiae argitaletxearen bidez kaleratu duten Hezkuntza Euskal Herrian aztergai izenburuko liburuan hainbat alor jorratu dituzte: Curriculumeko eduki soziokulturalak 1900 eta 2006 urteen artean, euskal eskolan balioekin irakasleen ikuspuntutik lan egitea zer den, teknologia multimediek hezkuntzaren arloan duten eragina, unibertsitate esparrua gatazka sinbolikoen agertoki gisa aztertzerakoan akademiko euskaldunen pertzepzioa nolakoa den, eta euskal nazionalismoa eta hezkuntza zibikoaren uztartzea dira, besteak beste aztertutako gaiak. Gai unibertsalak izan arren, gurean daukaten alderdi partikularra ere landu dute lan berri honetan.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude