Hauteskundeen atarian

  • Indar faktikoak. Alde batetik, bi “lege” mota, biak ala biak partiduen jarduera mugatu eta pertsonen askatasuna murrizten dutenak. Lehenengoa boteretik ezarria, egun Batasuna kaiolatzeko erabiltzen dena eta bihar auskalo. Bigarrena, berriz, ETAk ezarria, areriotzat dituenak jazartzeko, eta besteak baldintzatzeko. Bestetik, inoiz aipatzen ez dena: partidu garrantzitsuenak gatibu dituen botere ekonomikoa. Ez dira hauteskundeetara aurkezten baina aurkezten direnek baino gehiago agintzen dute.
Joxe Iriarte <em>Bikila</em>
Dani Blanco
Ideiak eta programak. Aspaldi da marketinak hartu diola tokia ideien arteko eztabaidari. Dagoen ataka gaitzetik mundua nola atera daiteke onik; zer adierazi nahi dugu progresoaz, ongizateaz edo demokraziaz mintzatzen garenean? Inozoak, uste genuenok hauteskundeak programak eztabaidatzeko garaiak zirela, eta lehiatu behar genuela herriak eta langileriak jakin zezaten nork zer proposatzen zuen. Ea norbaiti entzuten diodan halakoren bat: “Kapitalistei, patroiei, errenta handikoei zergak nabarmen igo eta gutxi dutenei jaitsi edo kendu; etenaldi bat errepide zabaltzeari eta haren aurrekontua gastu sozialentzat erabili; aldiz, oztopo gaindiezinak jarri salmenta libreko edo edozeinen esku erosterik ez dagoen babes ofizialeko –omen– etxeak egiteari, soil-soilik alokairuko etxe berriak egiteko baimenak eman. Eta alokairua soldataren edo diru sarreraren arabera jarri”. Adibidez, 665 euro hilero kobratzen duenak %10; 1.200 artean kobratzen duenak %20 eta 1.200 baino gehiago kobratzen duenak %30.

Pertsonak. Zenbat irabazten duzu? Galdera sonatua emakumeak egin zuena eta baita erantzun ere: zuk baino gehiago. Zerbait gehiago ordea? Esate baterako Errenteriako –nire sorterria– edo Oiartzungo –nire bizitokia– alkateak zenbat kobratzen du? Zer esanik ez, maila gorenekoek! Zer nolako eredu dira, bost, sei etxebizitza –berdin dio espekulaziorako edo aisiarako bada– eta hiru automobil dituztenek? Horiek esango digute nola antolatu eta kudeatu behar diren geroz eta urriagoak diren baliabide naturalak? Horiek erabaki beharko dute zein den gizarte soldata duina? Eta justizia sozialaz eta garapen iraunkorraz hitz egingo digute?

Etorkinak. Aurten ere milaka etorkinek ezingo dute beren botoa eman eta are gutxiago hautatuak izan.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude