Ska doinuak biziberritzen eta aberasten

  • Betagarri ::Hamaika gara

    Oihuka

    iraupena ::54´57´´

    prezioa ::14.45€

'Hamaika gara' diskoa
Talde gasteiztarra ia instituzio bihurtu da euskal musikarien artean. Ska musika oinarri hartuta, horri beste hainbat soinuren aztarnak batu dizkio: rocka, funkya, punka, popa eta beste. Hala, jendetza ugari batzen du Euskal Herrian eta Katalunian egiten dituen kontzertuetan; eta dagoeneko zortzi lan luze kaleratu ditu. Nazioartean ere dezente aritu da, eta aurten Suitza, Alemania eta Hegoamerikako hainbat herrialde bisitatuko ditu. Bederatzi lagunez osatutako familia honek jai giroko musika dantzagarria lantzen du batez ere; hori bai, kantu kritiko eta abertzaleak egiten dizuzte, gizabanakoen eta herrien askatasuna aldarrikatzen dutenak. Euren hizkuntza euskara bada ere, katalanez bi abesti eta gazteleraz bat ere sartu dituzte disko honetan, beste herri horiei keinu eginez.
Betagarri
«Martxoaren 3ko moduko gertakariak gogoratu behar ditugu, eta errudunak salatu»

“Jaiak bai borroka ere bai” 80ko hamarkadako leloaren adibidea zarete. Kritika, kontzientziazioa eta musika dantzagarria, jai girokoa uztartzen dituzue…


Mezu bat zabaltzeko ez du axola musika estiloak: musika alaia, lasaia… Doinu guztiek balio dute. Bestalde, musika dantzagarria oso aproposa da mezua helarazteko.

“Hamaika gara, hamaika pertsona ezagutu eta hamaika lekutan izan gara…”. Zer ikusten duzue atzera eginez gero?


Gauza asko. Beti gogoratzen dugu taldearen hasiera, ilusio handieneko garaia. Gauza txarrak ahaztu egiten ditugu. Japonian, AEBetan eta Alemanian lagunak egitea berezia da.

Haizezko instrumentuek pisu oso nabarmena dute zuen soinuan…


Betagarriren klabeetako bat da. Ez ditugu soinua osatzeko edo konponketak egiteko bakarrik erabiltzen. Haizezko instrumentuek ahotsak bezala euren esaldiak dituzte.

Zergatik zaudete aurtengo liga jokatzeko irrikan? Zer du berezia?


Aurten Txapeldunen Liga jokatzen gabiltza, nazioartean emanaldi asko ditugulako: orain Suitzan eta Alemanian gaude; urrian Hegoamerikara joango gara... Ez dugu nahi lan finkorik; lehenengoa taldea da.

Galdera indiskretu bat: nork irabazi zuen partidua?


Jokalari oso txarrak gara. Ez dugu balio itxurak egiteko. Axubetekin bukatu genuen, orkatila okertuekin...

Goseak ez du aterik jotzen sartzeko, baina gai da dorreak botatzeko?


El Ultimo de la Filak esamolde antzekoa zuen. Irailaren 11n batzuk dorreetatik beren buruaz beste egin zuten. Herrialde askotan, berriz, gosea egunero ateetatik sartzen da eta aurrera egiten dute.

Martxoaren 3ko moduko gertakariek gogortu dizuete bihotza? Zer gehiago behar da jendea sentsibilizatzeko?


Oso biguna da oroimena, oso azkar ahazten ditugu gauzak. Halako gauzak gertatu badira gogoratu behar ditugu, eta horien errudunak salatu. Tamalez, iaz martxoaren 3ko hainbat biktima berriro eraso zituzten.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude