Bizikletak, nerabeak eta punk rocka

  • Juan Luis Zabala ::Bideak, aldapak eta bihurguneak

    autoekoizpena

    orrialdeak ::64

    prezioa ::6.50€

'Bideak, aldapak eta bihurguneak'
Txikitako oroitzapen oso maite bat du oinarrian Juan Luis Zabalak, emakumezko zein gizonezko txirrindularien omenez eta irakurle gazteei begira idatzi duen Bideak, aldapak eta bihurguneak izenburuko nobelak. Kontalaria, neska gazte bat da, bizikleta zale amorratua, bere anaia zaharra bezala. Neba ordea, txirrindulari profesionala da, itzuli handietan parte hartzen duena, neska oraindik kategoria txikietan ibiltzen da. Baina zaletasun handia du, eta afizioari eutsi nahiko lioke, horrek dakarren zailtasuna gorabehera –denbora asko eskatzen duelako eta ahalegin handiak egin behar direlako–. Entrenamendutako giroa asko estimatzen du neskak, eta txirrindularitza oso gustuko du, baina arazo sentimentalak ere baditu: azken batean nerabe baten kontuak. Bilatzen hasteko garaian dago, eta hor, zalantza asko sortzen zaizkio. Izan ere, beste giro batzuk ere maite ditu. Adibidez, punk taldeen kontzertuetako giroa eta gazte errebeldeena ez du asko ezagutzen, baina liluratu egiten du, oso ezberdina delako txirrindularitza munduarekin alderatuta. Eta hor dabil, bilaketan, nobelako egunkarian azaltzen duen bezala.
Juan Luis Zabala
«Kritika bat ere badago taberna zuloko kirol kritikaren inguruan»

Nondik dator Bideak, aldapak eta bihurguneak?


Narrazio honen oinarrian txikitako oroitzapen bat dago. Gure anaia zaharrena, nik hamar bat urte nituenerako bizikletan ibiltzen zen. Garai hartan –70eko hamarkadan– ez zen oso ohikoa bizikletan zaletasun hutsez ibiltzea; lanera joateko, bai, baina ez kirol zaletasun hutsagatik. Eta behin, bizikleta gainean hartu ninduen, eta ni barra gainean eserita ninderamala, aurrera egin zuen.

Baina autobiografiatik gutxi du nobela honek, ez?


Aipatu dudana baino ez. Narrazio honetan etxeko txikia emakumea da, eta bai anaia zaharra eta bai bera, txirrindulariak dira. Anaia zaharra profesionala, Tourrean-eta ibiltzen dena, eta gaztea oraindik kategoria txikietan ibiltzen den neska, baina zaletasun handia duena. Emakumea, eta horrek nolabait zailtasun erantsi bat ekartzen dio txirrindulari izateari. Eta beno, neskato horren zalantzak eta kezkak dira narrazioaren motorra. Bestetik, xehetasun bitxi moduan, esan dezaket neska horren anaiak, bere ibilbideari begiratuta, Iban Mayok iaz egin zituenak ekartzen dituela gogora. Pertsonaia honek ez du harekin zerikusirik, baina horrelako txirrindularien gainean beti sortzen den esamesen mundu hori azaltzea interesgarri iruditu zitzaidan. Omenaldi txiki bat ere bada txirrindulari guztiei, eta kritika bat ere badago taberna zuloko kirol kritikaren inguruan.

Zergatik aukeratu duzu neska protagonista gisa?


Gizonen txirrindularitza garrantzitsua iruditzen bazait, emakumezkoena askoz meritu handiagokoa iruditzen zaidalako. Eta oso garrantzi gutxi ematen zaio komunikabideetan.

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude