Adituen eskuetan

  • ai duzu, amigo, honez gero. Gogoratzen al zara intuizio jenial hartaz? “Forulandia Forulandia da”. Metafisiko baten oihua, baina bere lokarri naturalak, genetikoak zituena: Foru-barrabilek aginduriko zerbait. Ba, hari horretatik tiraka, orain gutxi, aditu batek frogatu du genetikoki programaturik dagoela Forulandia bere gaurko horretan jarraitzeko, betirako; Foruen ADN katea neutroki eta zientifikoki aztertu ondoren, kalteak eta gaixotasunak, ahuldade gaindiezina baizik ez lukeela Forulandiak irabaziko euskal geneekin gurutzatuko balitu bereak. Zureak egin du, nahimena lehenetsi nahi badiozu naturari.

    Ez nator, halere, Forulandiaz mintzatzera. Abiapuntu hutsa da, bertze saltsa batean sartzeko: teknikaz, teknokraziaz, ideologiaz, politikaz… alegia. Apunte bezala, aforismo kateatuen gisa aletu nahi ditut horren inguruko pentsamendu batzuk.
Bixente Serrano Izko
Mikel Saiz
“Adituen esku dago etorkizuna”, erran zuen etsipenez Ernesto Sabatok, “uste ez dudan arren horrelako gauza bat harrotasun edo alegrantziaren zioa denik”. Izan ere, gehitzen dut nik: “Espezialistek, gehienez jota, etorkizun espeziala presta dezakete”.
Ideologia guztiek, zeinek berea zientifikoena izanen balitz bezala saltzeko joera duten. Are gehiago teknokraziak. Honentzat, teknika dugu gaurko teologia, egiaren mundu bakarra. Kexu agertu da horretaz Joxe Azurmendi: Modernitatea zientzian eta teknikan “fededuna izan den artean, ez da egon teknikaren filosofiarik, Erdi Aroan erlijioaren filosofiarik egon ez den bezalaxe”. Hari horri jarraikiz: “Gaur, filosofia, zerbait izatekotan, teknikaren neskame”.

Baina horretara ere ez gara oraindik iritsi, ideologikoki eta politikoki bakarrik balioetsi nahi delako teknika, hots, aginte-tresna gisa. Horrexegatik: “Inork ez dio teknokraziari ekiten helburu ideologikorik ez duelako, helburu bakarra duelako baizik”.
Barre egiten dio Joxe Azurmendik Ortegaren “diagnosi profetiko” bati, non ia guztiz gertagaitza baitzen teknokraziaren ezarpena, zeren, definizioz, teknikariak ezin baitu agindu eta, azken batean, ezta guztion buru gisa gauzak bideratu ere. Eskarmentu historikoa lekuko, bai bideratu gaituela guztiok hondamendira. Agintariak beti agintari, txarrak ala onak. Hortaz: “Teknikarien ezintasuna ez dago aginte-arloan, onerako agindu ezinean baizik”.

Zibilizazio tekniko huts honek ekarri digu teknokraziaren agintekeria. Jose Luis Sampedrok, Irakeko inbasioa gogoan, teknobasakeria izen efikaza eta mediatikoa jarri dio “ez buruan lumarik ezta zibilizazioan lekurik ere ez duten [inbasore] basati” horiek egin dutenari. Ez nau Sampedroren neologismoak gehiegi asetzen filosofikoki: “Teknozibilizazioa, askoz beldurgarriagoa basakeria baino”.

Arrazoizkotasuna dute beti ahoan teknokraziaren ideologoek bertze ideologia guztien kontra jotzeko. Arrazoimenaren arrazoiak, nahimenaren nahikerien aurrean. Chomskyk dioen bezala, “erantzun arrazionala” eta “ikuspuntu emozionala” aurrez aurre jartzen dituzte maltzurki. Aspaldian defendatu zuen Humek kontrakoa: “Pasioen esklabo da arrazoia, eta horrela izan behar”. Bertrand Russell ere horren alde, gizaki arrazoidun orok izenpetzen duelakoan Humeren esakunea. Neu ere hiruekin: “Euren nahikerien zerbitzura jartzen dute arrazoimena teknokratek”.

Halarik ere, neutroa omen da teknika, inpartziala. Bertzelako inpresioa dut nik: “Teknokraziaren inpartzialtasuna, etxeko arbitroenaren parekoa”.

Baina arrazoia dute akaso teknokratek: “Teknokrazia neutroa da, ez du batzuen alde eta bertzeen kontra jokatzen, guztion kontra baizik azken beltzean”.

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 13a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude