argia.eus
INPRIMATU
Literatura Unibertsala bildumarako 2007ko itzulpen lehiaketa martxan da
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
EIZIEk Literatura Unibertsala bildumarako 2007ko itzulpen lehiaketarako deialdia egin du. Aurten 24 idazleren liburuak hautatu dituzte. Emily Brontëren Wuthering heigts, Milan Kunderaren L'insoutenable légèreté de l'être, Fernando de Rojasen La Celestina, Marcel Prousten Du côté de chez Swann, Nadine Gordimerren Burger’s Daughter, Joseph Rothen Redetzkymarsch eta Anxel Foleren A lus do candil daude, besteak beste, itzulgaien artean. Itzulpenak aurkezteko epea maiatzaren 21ean amaituko da. Informazio gehiago: www.eizie.org.