“Inutilak balira bezala tratatzen ditugu haurrak”

  • Txikitan, lehengusuen arteko antzerkiak antolatzen zituen. Institutuan, matematikak saihestearren hautatu zuen grekera. Ikasle ona izan arren arte ederretan matrikulatu zen. Orain…
Aiora Zulaika. Pirritx
Dani Blanco

“Pailazo bat zara!”


Zer litzateke zirko bat pailazorik gabe?

Esaiezu hori gurasoei…


Txikitan, Eginen azaldu zen pailazoen erreportaje bat moztu, armarioan itsatsi, eta “nik pailazo izan nahi dut” esan nuen.

Zer moduz pailazogintzaren aparretan?


Kontziente gara mundu txikia dela, eta gauza txukunak egin, eta gure buruarekin gustura egoteko lan asko egin behar dela.

Urtero ikuskizun bat.


Zuzeneko pailazoak gara. Horrek ematen digu gertutasuna gure zaleekiko.


Izan ere, pailazo ofizialak beste batzuk dira…


Guk pailazo herrikoiak izan nahi dugu. Herriko pailazoak.


Horregatik izan zinen zinegotzi?


Argi neukan ni ez nintzela politikaria, herritar bat baizik, eta konpromiso hori zor niola Lasarteri.

Konpromisoa, Elesperen atentatuaren ondorena...


Banekien erasotuak izango ginela, ez nekiena zen zer mailara arte. Ordura arte ez nintzen jabetu etsaiak nituenik.

Nola ematen zaio buelta?


Herritarrak ginelako atera ginen aurrera. Ausardiaz jokatu zuen taldeak, eta ausardiaz jokatu zuten taldea beraien herrietara eraman zutenek. Askoren lanpostuak egon dira kolokan.

Zuenak ere... Profesionaltasunak prezio bat du.


Gutxieneko saio batzuk lotu, egin nahi duguna egin dezakegun ikusi... Buruhaustea da, baina saiatzen gara enpresak taldea baldintza ez dezan. Taldea gara enpresa baino gehiago.

Merchandising eta guztiko taldea!


Ikusita dago ateratzen dena saldu egiten dela. Baina pailazo talde bat gara, eta gauza txukun eta hezitzaileak plazaratu nahi ditugu.

Adibidez?


Hurrengo urtean Mari Mototx-i mototxak eroriko zaizkio, minbizia izango du. Gaixotasunaren gaia landuko dugu. Gai horiek ere landu behar dira haurrekin.

Pailazoak eta minbizia?!


Ez da minbizia bakarrik. Hiru hilabetean behin umeak gaixotasun bat pasatzen du eta gizarteak ez daki gaixo egoten. Hezitzaile eta eredu izan nahi baduzu, edozein gai tajuz, koherentziaz, eta pentsamenduz landu behar duzu.


Hori da hori umeak tratatzeko modua!


Askotan inutilak balira bezala tratatzen ditugu. Argia eta zuzena bazara umeak oso ongi ulertuko du. Edozein gairi buruz.

Riki-riki katxiporreta patata-tortilla?


Saiatzen gara gauza berritzaile, osasungarri, eta freskoak sortzen. Kulturgintzan eta irakaskuntzan dabilen ororen kezka izan behar luke.


Gauzak egiteko instituzioen zain ezin dela egon dio Porrotxek.


Instituzioek asko baldintzatzen dute lana. Menpekotasunak muga gehiegi dauzka.


Mugak hausteko daude.


Gu autogestioan oinarritzen gara, eta zorionez, jende askok maite gaitu. n

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 06a
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude