argia.eus
INPRIMATU
Hitzarte, ‘Hitza’-ren aldeko arte enkantea
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
“Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko hainbat udalek daramaten diru-laguntza politikaren aurrean”, pausorik eman ezean Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza egunkariaren argitalpen egunak 6tik 5era pasa daitezkeela adierazi dute egunkariko arduradunek. Hori saihesteko hainbat ekimen jarri dituzte abian. Horietako bat Hitzarte arte enkantea da. Eskualdeko zazpi artistek euren obrak eman dituzte dohaintzan eta orain enkantean jarriko dira. Jose Pablo Arriaga, Xiri Andonegi, Felix Beristain, Carlos Baudi, Mikel Lertxundi, Jose Angel Uberuaga eta Eneko Arruza artisten lanak maiatzaren 4tik 20ra bitartean izango dira ikusgai Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.