argia.eus
INPRIMATU
XV. mendeko Donostiako emakumeei buruzko nobela
  • Mila Beldarrain ::Domenja de Oñate

    Ttarttalo

    orrialdeak ::364

    prezioa ::23.50€

Pilar Iparragirre 2007ko maiatzaren 06a
'Domenja de Oñate'
Mila Beldarrainen Domenja de Oñate-k XV. mendeko Donostia hiribilduan bizi den familia aberats bateko alaba du kontalari. 14 urterekin ezkontzen dute Burgosko jauntxo baten semearekin, eta hara joango da bizitzera, Isabel eta Fernando erregina-erregeen gortea ezagutuz. Senarra hiltzen zaionean itzuliko da Donostiara. Berrogei urteko alarguna izaki, garaiko gizarteak komentu batean sartzeaz bestelako irtenbiderik ez dio emango. Domenja borrokalaria da ordea, eta ahaleginduko da aitaginarrebaren anai batek kendu dion herentzian utzitako gaztelua bere eskutara itzul dadin; bitartean, poemak idatzi, eta ezagutu dituen emakume berezi batzuekin emakumeentzako ikastetxe bat irekiko du Donostian. Baina Inkisizioari egin beharko dio aurre.